Eremu pribatua



home > zentro area > onarpen-baldintzak
onarpen-baldintzak

Ikastetxeetan honako baldintza hauek bete behar dituzue, inskripzio-eskaera onar diezazueten:

> Ikastetxeen inskripzio-formularioa apirilaren 24aren aurretik bete behar duzue. Horretarako, www.internetzuretzat.net web orriko Ikastetxeen atalean ageri den zerrendan zuen Ikastetxea aukeratu behar duzue. Gogoan izan aurten, arduraduna nor den eta bere posta elektronikoa adierazteaz gain, lehen aldiz eta ezinbesteko baldintza gisa, nahi duzuen irakasle mota aukeratu behar duzuela:

  • Ikastetxeak proposatutako irakasle propioa, edo

  • antolakundeak jarritako kanpoko irakaslea.

>Horrez gain, ondorengo baliabide hauek eduki behar dituzue:

  • Talde bakoitzeko ikasgela bat eta talde bakoitzean, gehienez, 25 urtetik gorako hamabost heldu parte-hartzaile.

  • Interneterako irteera duen ordenagailu bat pertsona bakoitzeko.

  • Prestatzailearen argibideei jarraitzeko proiekzio-sistema bat.

> Internet Zuretzat-eko antolakundeak proiektuaren bigarren edizioari lotutako difusio-materiala eta ikasmateriala emango ditu

 

© Euskadi 2009