
“Maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko eguna ez ezik, zeure eguna ere bada”
Eman duzu, jada, lehen urratsa internet munduan. Baina, oraindik baduzu zer aurkitu eta zertaz gozatu. Aurrera egiteko unea da.
2008an parte hartu izanari esker, eta Ikastetxeek egin duten ahaleginaren ondorioz, gaur familia gehiagok gozatzen dute Informazioko eta komunikazio teknologien abantailez.
2009ko maiatzean, aurreko edizioan parte hartu zuten 179 Zentroetako ateak zabalduko dira berriro, aurrera egiteko, gaitasun digitalak eskuratu ditzazun programa zehatz bat dela medio. Horrela,
INTERNET ZURETZAT ekimenaren iazko eta aurtengo edizioari buruzko informazio guztia web honetan duzu.
Era berean, Idazkaritza Teknikoan ere informa zaitezke, 945 016 149 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara), edo formatec@kzgunea.net helbidearekin kontaktatuz.
Har ezazu parte gurekin Internet Zuretzat bigarren edizioan
Egizu aurrerapenaren alde!